BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 urtez azpiko Euskadi finalaren atarian geratu da Espainiako Txapelketan

Kataluniak 3-0 hartu du mendean Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioa.

Beste behin Espainiakoa txapelketako finalaren atarian geratu da 18 urtez Euskadiko selekzioa. Denboraldion Kataluniak utzi du finaletik kanpo. Sailkatze fase bikaina egin ostean, Euskadik ezin izan du txapelketa gura zuen moduan borobildu.

Murtzian jokatzen ari den lauko finalari gogotsu ekin dio euskal selekzioak. Lehen zatian estu hartu du Katalunia. “Neurketaren lehen erdian nagusi izan gara. Jokoaren ekimena izan dugu eta bazirudien Kataluniak amore emango zuela”, adierazi du Joseba Nuñezek. Baina aurkariak eutsi egin dio Euskadiren ekinari. Besteak beste, Cristianek, atezainaren aurrean bakarrik zegoenean, aukera garbia huts egin duelako.

Bigarren zatian itxuraldatu egin da neurketa. “Katalunia baloiaren jabe izan da. Maila oneko jokalariak dira eta nekatu egin gara. Bero handia egiten zuen”. Gerard izan da kataluniarren nagusitasuna aprobetxatu duen jokalaria. Berak sartu ditu neurketako lehen gol biak (65. eta 85. minutuan). Garaipena borobiltzeko Senetek egin du hirugarrena norgehiagokaren azken minutuan.