18 urtez azpiko Euskadik lagunartekoa jokatuko du Galesen kontra
Euskadik nazioartean duen maila ezagutzeko aukera izango du datorren ostegunean, hilak 25, Zubietan. Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioak Galeseko 17 urtez azpiko selekzioaren kontra jokatzeko aukera izango du arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Galesek lau eguneko egonaldia egingo du Donostian (hilaren 22tik 25era). Egonaldi horren helburua martxoaren amaieran Europako 17 urtez azpiko txapelketa prestatzea da. Galesek Norvegia, Frantzia eta Turkia izango ditu aurkari bere multzoan.