Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

19 urtez azpiko areto futbola: Euskadik gertu izan du lehen garaipena

Selekzioak berdinketa lortu du Balear Irlen aurka lau minuturen faltan hiru goleko errenta izan arren.

Gertu izan zuen garaipena, baina ezin izan zuen lortu. Euskadik estu hartu zuen Balear Irlak Ibarran. Zelai erdian egindako presio itogarriari esker hiru goleko errenta izan zuen neurketa amaitzeko lau minuturen falta. Baina, une horretan, aurkariak arriskatu egin zuen eta atezain-jokalaria kontxaratuta puntu bat irabaztea lortu zuen.

Atsedenaldian bi goleko errenta zuen gure selekzioak Mikel Acebok eta Nicok sartutako golari esker. Bigarren zatiaren hasieran Mugikak aldea handitu zuen. Balear Irlen lehen gola zazpi minuturen faltan ailegatu zen Euskadik zaintzan egindako akats baten ostean, baina Jon Aceboren erantzuna ere berehalakoa izan zen. Azken lau minutuetan gertatu zena gertatu zen arte