Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

2.B mailara igotzeko playoff-a Sarrienan jokatuko da

Kluben iritzia kontuan izanda eta dauden aukerak aztertuta, Euskadiko Futbol Federakundetik 2.B mailara igotzeko playoff-a Sarrienan jokatzea erabaki da.

Belar naturaleko zelaia, Leioako herrian kokaturik. Instalazioak brontzezko ligan jokatu nahi duten talde guztiekiko gertu dago. Erabaki hau Leioako udalari esker eta zelai honetan jokatzen duen SD Leioari esker hartu ahal izan da.

Norgehiagokak Uztailaren 18, 19 eta 25ean jokatuko dira, arratsaldez, eta ateak itxita. Lehen asteburuan bi finalaurrekoak jokatuko dira: Portugalete-Basconia eta Sestao River-Vitoria. Finala Uztailaren 25ean jokatuko da.

Argazkian (ezkerretik eskumara): Kepa Allica (EFF-FVF-ko idazkari nagusia), Iban Rodriguez (Leioako alkatea), Luis Maria Elustondo (EFF-ko presidentea), eta Javier Landeta (Leioako presidentea).