2. RFEF ETA 1. RFEF MAILETARA IGOTZEKO PLAY OFF-A: FINALAK
2022ko maiatzaren 16an, 13:00ean, RFEF-eko egoitzan 2. RFEF mailara igotzeko Play Off-eko finaletako zozketa ospatuko da. RFEF-en kanal ofizialengandik streaming bidez jarraitu ahal izango da. Aurretik, 11:30tan 1. RFEF mailara igotzeko Play Off-eko finaletako zozketa ospatuko da.
Postu onenean sailkatutako taldeak txarrenetan sailkatutako taldeen aurka parekatuko dira ahal izanez gero. Postu berdinean sailkatutako taldeen arteko kanporaketetan, lehen ateratako taldea izango da etxekoa.
2. RFEF mailara igotzeko Play Off-eko finaletako egoitza Madrileko Las Rozas izago da. Partiduak RFEF-aren Ciudad del Fútbol-eko belar artifizialeko instalakuntzetan eta Navalcarboneko Campo Municipal Dehesan jokatuko dira. 1. RFEF mailara igotzeko Play Off-eko finaletako egoitzak, aldiz, hauek izango dira: Rico Pérez (Alicante), Ciudad Deportiva Camilo Cano (La Nucía), Olímpico Camilo Cano (La Nucía), Nuevo Pepico Amat (Elda), Guillermo Amor (Benidorm) eta El Collao (Alcoy).