Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

2019-2020 Telebista eskubideen zenbatekoaren banaketa

Euskadiko Futbol Federakundeak, gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru lurralde-federazioei ordaintzeko zain zeuden telebista eskubideen ordainketa egin die. Apirilaren 30eko 5/2015 eta Urtarrilaren 12ko 2/2018 Errege Lege-Dekretuei jarraituz Lurralde federazioei Futbol Profesionaleko Telebista Eskubideen %1a ematen zaie.

2019/2020an Euskadiko Futbol Federakundeari emandako zenbatekoa 948.938,53€-koa da. Euskadiko Futbol Federakundearen zuzendaritza batzordeak adostutakoaren arabera, banaketa honela geratzen da:

Euskadiko Futbol Federakundea: 94.893,85€
Arabako Futbol Federakundea: 215.265,94€
Gipuzkoako Futbol Federazioa: 284.715,88€
Bizkaiko Futbol Federakundea: 354.062,85€