23 urtez azpiko emakumezkoen areto futbola: Bigarren porrota eta etxera
Lehen jardunaldian gertatu legez, bigarrenean ere huts egin du Euskadik. Aragoiko selekzioa nagusi izan da neurketa guztian zehar. 6-0eko emaitzak argi eta garbi erakusten du neurketan gertatutakoa. Bigarren porrotarekin aurrera egiteko aukera barik geratu da Euskadi.