25 eta 18 urtez azpikoen emakumezkoen Euskadi: Bi selekzioak Espainiako txapelketatik kanpo
Gaztela Mantxaren eta Kataluniaren aurka jokatutako neurketetan berdinketa bakarra eskuratu dute. 25 eta 18 urtez azpiko emakumezkoen Euskadik agur esan dio Espainiako txapelketari. Bigarren fasean Gaztela Mantxa eta Katalunia izan dituzte aurkari. Bi selekzioentzat ezinbestekoa zen emaitza onak eskuratzea, baina oraingoan aurkariak gehiago izan dira. Gazteenek berdinketa eskuratu zuten Gaztela Mantxaren aurka (1-1), baina galdu egin zuten etxeko selekzioaren kontra (3-1). Nagusiek, berriz, bi norgehiagokak galdu dituzte. 3-0 Gaztela Mantxaren kontra eta 1-0 Kataluniaren aurka.