BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

3. Maila: Ordutegi bateratua izango da azken bi jardunaldietan

Espainiako Futbol Federazioak erabaki du 3. Mailako lehen faseko azken jardunaldi biak ordutegi bateratuan jokatzea. Ildo horretan, futbolaren erakunde nagusiak Autonomi Erkidegoko federazioen esku utzi du ordutegi bateratua bakarrik azken jardunaldian jartzeko aukera. Euskadiko Futbol Federazioak hartu duen erabakia da azken bi jardunaldietan jartzea ordutegi bateratua. Hortaz, ligako azken partida biak larunbatez jokatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera –maiatzak 11 eta 18-. Ordutegi bateratua errespetatzeko betebeharra izango dute jeitsiera jokoan dauden neurketek eta bigarren fasean parte hartzeko lehian dauden taldeen partidek. Halaber, igoera fasean parte hartzeko txartela eskuratu duten taldeen artean euren postua erabaki barik dagoenean ere aipatu arautegia bete beharko dute.