BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

3. RFEF MAILATIK 2. RFEF MAILARA IGOTZEKO PLAY OFF-A: DATA, ORDUA ETA LEKUA

Beasain, Portugalete, Barakaldo eta Basconia-k 3. RFEF Mailako Euskal multzoko play off-a jokatuko dute 2. RFEF Mailarako igoera lortzeko. Euskadiko Federakundeak play off-erako sailkatutako taldeekin apirilaren 21, 25 eta 28an izandako bileren ostean, ondorengo akordiora iritsi da:

Finalerdiak Lezaman eta Lasesarren jokatuko dira. 3. eta 4. sailkatuen arteko partidua Lezaman (2. zelaian Belar Naturala) jokatuko da maiatzaren 7an 18:30tan. 2. eta 5. sailkatuen arteko norgehiagoka, aldiz, Lasesarren (Barakaldo) jokatuko da maiatzaren 8an 17:30tan.

Kanporaketak ezagutzea besterik ez da falta. Gero, gure multzoko kanporaketen txapeldunak beste multzo bateko txapeldunaren kontra neurtuko ditu indarrak azken kanporaketan igoera lortzeko.