BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

58. ZIRKULARRA: “Covid-19. Txapelketen egoera berriari eguneratutako protokoloa” ezarpenaren luzapena (2021-22 denboraldia)

13. zirkularraren bidez, “Estatu-mailako eta izaera profesionalik ez duten txapelketa ofizialen itzulerako jokaera protokoloa (2021-2022 denboraldia)” argitaratu zen. Geroago, 36. zirkularraren argitalpenaren bidez berritu zen. Protokolo horretan, bere hasierako ezarpena 2021eko abenduaren 31ra arte izango zela zehazten zen. Hala ere, pandemiak gure herrialdean izandako bilakaeraren arabera luza zitekeela zehazten zen.

Egungo osasun baldintzak direla eta, RFEF-ak indarrean den Protokoloko neurrien ezarpena luzatzea beharrezkoa dela aintzakotzat hartu du. Neurri hau, gutxienez eta beti ere pandemiaren bilakaera kontuan hartuta, 2022ko apirilaren 3ra arte luzatuko da.

Horretarako, estatu-mailako txapelketa ofizialetan parte hartzen duten jokalarientzat derrigorrezkoa izango da 15 egunero testak pasatzea. Baita indarrean dagoen Protokoloaren gainerako neurriak betetzea ere.