BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Afantxo Pescaderias Alberto Ferreres eta Laskorain KE Hirugarren Mailan nagusi dira

Areto-Futboleko Hirugarren Maila txapelketako bigarren itzulian murgildurik dago. Liga erdia jokatu eta gero eta bigarren itzuliko lehenengo hiru jardunaldiak jokatuta, sailkapena talde desberdinen aspirazioak argitzen doa.

Afantxo Pescaderias Alberto Ferreres eta Laskorain KE gainerako taldeen gainetik daudela dirudi. Momentuz, lehenengoek 5 puntuko abantaila dute partidu bat gehiago jokatuta. Haien atzetik eta play off-eko gainerako bi postuak okupatuz Mondrate CD eta Antiguoko KE, partidu bat gutxiagorekin, daude. Hala ere, hirugarren sailkatutik zortzigarren sailkatura bakarrik lau puntuko aldea dago. Play off postuak lortzeko borroka basatia izango dugula adierazten duen abantailak.

Bederatzigarren eta hamalaugarren postuen artean taularen alde lasaia dugu. Lo hartu ezinik, baina, badirudi, Kukuyaga Etxebarri FC, Elorrietako FS CD Aerolink, Batzarre Futbol 5AD, Elorrioko Buskantza Parra Taberna FKE eta Jarrilleros Peñota Dental CDF-k etxeko lanak egin dituztela. Azken hauek, aurrerapauso handia emango lukete Sasikoa Durango CD-ren aurkako partidu atzeratua irabaziz gero.

Hiru jaitsiera postuetatik, lehenengoa erretiratu zen Alipendirentzat izanik, banatzeko beste bi geratuko lirateke. Momentu honetan Santurtzi FS eta Sasikoa Durangok okupatzen dituzte. Durangokoek dituzten puntu berdinekin Lagun Onak GDKO CDA dago. Nahiz eta jaitsiera postuetatik kanpo egon maila galduko luke ere Mahastiak Labastida 2. B Mailatik jaitsiko litzatekelako arrastre bat sortuz.

Txapelketaren amaierarako 14 jardunaldi geratzen dira. Taldeek denboraldi hasieran finkatutako helburuak betetzeko 14 data. Areto-Futboleko Hirugarren Mailak oraindik asko du esateko.