Aitor Felipek denboraldi honetarako Joko-Arauen aldaketei buruzko hitzaldia emango du
Aurreko denboraldian egin zen moduan, aurten ere, Areto-Futboleko Epaileen Euskal Batzorde Teknikoak Nazional eta Euskal ligetako Euskadiko klubak gonbidatu nahi ditu, Euskadiko Futbol Federakundearen zoom plataformaren bitartez, 2022ko irailaren 9an 19:30tan egingo den hitzaldira. Hitzaldiaren gaia hasi berri den denboraldi honetarako Joko-Arauetan emandako aldaketak izango da.
Hitzaldia Aitor Felipe Madorran jaunak, Lehen Mailako epaileak zuzenduko du. Hitzaldi horretan, aldaketen berri emango da, eta sortutako zalantzak argitzen saiatuko dira.