Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

ALARMA EGOERARI BURUZKO INFORMAZIOA – TXAPELKETAK

Euskadiko Futbol Federakundeak, Lehendakariak Azaroaren 26an argitaratutako 36/2020 dekretuari jarraituz, non alarma egoeraren inguruko prebentzio neurri espezifikoak zehazten diren, eta atzo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoa eta Kirolaren sailak argitaratutako “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren jarraibideak” dokumentuaren argibideei jarraituz, honako txapelketak jokatuko direla jakinarazten du:

  • FUTBOLA: Bigarren B maila, Hirugarren maila, Lehen maila Iberdrola, Reto Iberdrola, Emakumezkoen Lehen Nazional maila, eta Emakumezkoen Euskal Liga.
  • ARETO-FUTBOLA: Emakumezkoen Bigarren maila, Bigarren B maila, Hirugarren maila eta Areto-Futboleko Euskal Liga.

Euskadin araudiak onartutako txapelketa guztiak maila absolutukoak dira, ondorioz, Gazteen, Kadeteen, eta beherako txapelketa guztiak momentuz bertan behera geratzen dira.