Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Amaitzeko, garaipena

Garaipena eskuratu dute 15 eta 17 urte azpiko nesken selekzioek amaitzeko

15 Urte azpiko selekzioak 4-0eko garaipenarekin agurtu du txapelketa, Murtziaren aurka. Idurre Frias eta bere taldeak hasieratik amaierararte partiduaren erritmoa markatu dute, Murtziari irabaziz. Elene, Daniela, Ainhize eta Paula izan dira golegileak bigarren jardunaldi honetan. Garaipen honetik 15 urte azpikoek bi garaipen, berdinketa batekin eta huts batekin agurtzen dute txapelketa.
Hamaikakoa: Nerea; Aizaro; Amaia (´41 Maite); Naroa; Paula; Elene (´63 Nora); Olaia (´47 Naroa); Alaitz; Mara; Jone (´41 Ainhize); Daniela

17 Urte azpikoek ere garaipenarekin agutu dute txapelketa, Murtziari 3-1 irabaziz. 15 Urte azpikoak bezala hasieratik partiduaren erritmoa finkatu dute. Garaipena Claudia, Emma eta Leireren golen eskutik heldu da. Hauek ere bi garaipen, berdinketa bat, eta huts bat lortu dute txapelketan.
Hamaikakoa: Laida; Leire; Marta; Myriam (´56 Miren); Emma (´49 Adriana); Ane (´79 Marta); Izarne; Alba; Adriana; Claudia; Maitane (´67 Mirari)