Amorebieta geldiezina Bigarren B mailan
Urritxeko taldeak geldiezin jarraitzen du Bigarren B mailako A azpimultzoan. Aurreko jardunaldian Portugaleteren aurka lortutako berdinketa eta gero, Iñigo Velezen mutilek beste garaipen bat eskuratu duten etxean. Momentu honetan Amorebietako taldea azpimultzoko bigarrem postuan kokatzen da, Racingen ondoren. Beste taldeei begira Real Sociedad “B”k bere bigarren garaipena lortu zuen, jokatutako bigarren partiduan, kantabriako Laredoren aurka.
Hirugarren mailari dagokionez berdintasun handia ikusten jarraitzen da. Bai A azpimultzoan zein B azpimultzoan goikaldeko postuetan erabateko berdintasuna da. A azpimultzoan Santutxu, Gernika eta Deusto dauzkagu goikaldean (partidu baten faltan), eta B azpilmultzoan Cultural Durango, Ariznabarra, Pasaia eta Urduliz.
Emakumezkoen Euskal Ligan berdintasunik gabeko partiduak izan dira guztiak. Lehenengo azpitaldean Athletic Club “C”, Eibar “B” eta Goierri-gorri izan dira haien partiduen irabazleak, bigarreen azpitaldean berriz Anaitasuna, Zarautz eta Pauldarrak.
Otxartabek irabazi zuen (9-5) areto-futboleko Bigarren B mailako lehen jardunaldian jokatu zen Euskal Kopako finalaren errepikapena. Kukuyagak bere aldetik berdinketa eskuratu zuen Castroren aurka, kantabrian jokatutako partiduan.
Areto-futboleko hirugarren mailari dagokionez Antiguoko 5-3ko garaipena lortu zuen denboraldiko lehen partiduan. Jardunaldiko garaipenik zabalena Afantxoren eskutik etorri da, 8-2ko garaipenarekin, Elorriokoren aurka.
Iinformazio guztia gure txapelketak ataldean ikusgai.