BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

André Villas-Boas Bilbao International Football Summit-eko 3. edizioko (BIFS’19) parte-hartzaileetako bat izango da

Porto, Chelsea edo Tottenham taldeetako entrenatzaile ohia hizlaria izango da Torre Iberdrolan ospatuko den biltzarrean

Ezagutzera eman da André Villas-Boas entrenatzaile portugaldarra Bilbao International Football Summit-eko 3. edizioko (BIFS’19) hizlaria izango dela. Ekitaldia Torre Iberdrolako 24. solairuan ospatuko da maiatzaren 23an.

Villas-Boas-en izenak lehendik iragarritako beste hizlariekin bat egin du, hala nola, César Luis Menotti, Argentinak 1978. urteko Mundu Kopa altxatzea lortu zuen entrenatzailea eta Luis Llopis, gaur Errealeko atezainen entrenatzaile eta UEFA Champions League-n hiru edizio lortu zituen Real Madrid-eko staff teknikoko kidea Zinedine Zidane-n lehenengo aldian. Duela gutxi, gainera, beste hizlari batzuen izenak ere aurreratu dira: Dana Alonso, Twitter Españako Kirol Zuzendariak, futbol talde eta jokalariak publiko ezberdinei arrakastaz zuzentzeko gakoak emango ditu. Axel Torres, BeIN Sports-eko komentarista, ekitaldiko aurkezlea izango da berriz ere, eta Luis Villarejok, EFE-ko Kirol Zuzendaria, programako mahai-inguru nagusietako bat moderatuko du.