Arenas Club eta SD Leioak RFEF Kopako aurkaria ezagutuko dute ostiralean
2021-eko irailaren 24an, 12:00-etan, RFEF-eko egoitzan RFEF Kopako Fase Nazionaleko zozketa egingo da. RFEF-eko kanal ofizialetatik streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Arenas Club eta SD Leioa A multzoan egongo dira Alondras CF, Real Avilés CF SAD, UP Langreo, RS Gimnástica de Torrelavega, Real Racing Club de Santander SAD eta CD Alfaro taldeekin batera.
Txapelketako egutegia:
–Final-hamaseirenak: 2021-eko urriaren 6an.
–Final-zortzirenak: 2021-eko urriaren 12 eta 13an.
–Final-laurdenak: 2021-eko urriaren 27an.
–Finalerdiak: 2021-eko azaroaren 10ean.
–Finala: 2021-eko azaroaren 24an.
RFEF Kopa zortzi taldeko lau multzotan egituratuta dago, gertutasun geografikoaren arabera egindakoak. Multzo bakoitzean final-hamaseirenak, final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatuko dira. Finalerdietarako sailkatutako taldeek Errege Kopa jokatzeko eskubidea erdietsiko dute.
Kanporaketa guztiak partidu bakarrekoak izango dira. Finalerdietan, A multzoko irabazleak B multzoko irabazlearen kontra jokatuko du eta C multzoko irabazleak D multzoko irabazlearen kontra jokatuko du. Finalerdietako irabazleak RFEF Kopako finala jokatuko dute.