Areto fuitbola: 16 urtez azpikoa eta emakumezkoen 21 urtez azpikoa Espainiakotik at
16 urtez azpikoak galdu egin du Ceutaren eta Galiziaren kontra. Ondorioz, ez da nahikoa izan Nafarroaren kontra eskuratutako garaipena. Emakumezkoak, berriz, Donostian lehiatu dira. Errioxa 4-1 mendean hartzea lortu arren, Aragoiren kontrako porrotak lehiaketan jarraitzeko aukera barik utzi dute.