Areto-Futboleko Espainiako Txapelketa atzeratu da
Tamalez, herrialdeak bizi duen osasun egoera dela eta, San Fernandon, Cadizen, 2022ko urtarrilaren 8tik 15era jokatu behar zen Areto-futboleko gizonezkoen 16 eta 19 urte azpiko selekzioen Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa atzeratu egin da.
Txapelketa jokatzeko data berria 2022ko apirilaren 17tik 24ra izango da egoitza berdinean.