Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

ARETO-FUTBOLEKO EUSKAL KOPAKO ZOZKETA

Irailak 17-18ko asteburuan Areto-Futboleko Euskal Kopa martxan jarriko da eta Euskal Liga, 3. maila, eta 2. B mailako 25 taldeek parte hartuko dute. Auzoak de Zierbena, Afantxo F.K., Lauburu K.E., Otxartabe C.D., Antiguoko K.E., Aerolink Elorrietako, Batzarre F5, Gernikako Lagunak C.D., Goierri K.E., Gora C.D., Kukuyaga F.C., Lagun Onak C.D.A., Albardero de Rivabellosa, Artarromo Getxo C.D.F., Beti Araba D13, Bizigarri Aiara, Elorrioko F.K.E., Donipari F.T., Hegalariak C.D., Pozgarri C.D., Santurtzi C.F., Sasikoa C.F., Soloarte F.C. y U.F.S. Usansolo y Zabalgana Zarauna C.D. txapelketa lortzen saiatuko dira.

Txapelketa hurrengo datetan jokatuko da:

Irailaren 17-18an / Urriaren 12an / Azaroaren 16an / Otsailaren 11-12an / Apirilaren 1-2an fase finala (finalerdiak eta finala)

Kanporaketak partidu bakarrekoak izango dira. Lehenengo bi kanporaketetan bakarrik Euskal Ligako taldeek parte hartuko dute Albardero Rivabellosa, Santurtzi C.F. eta Soloarte C.F. taldeen salbuespenekin. Hiru talde hauek bigarren kanporaketan hasiko dute haien parte hartzea.

Hirugarren kanporaketarako zozketa berria egingo da irabazleekin eta 3. eta 2. B mailako taldeekin. 2. B mailako taldeek ezin izango dute elkarren kontra jokatu. Norgehiagokak maila azpiko taldearen zelaian jokatuko dira.

Hauek dira lehenengo kanporaketako partiduak:

Beti Araba D13 – Bizigarri Aiara

Donipari F.T. – Sasikoa C.F.

Zabalgana Zarauna C.D. – Artarromo Getxo C.D.F.

Hegalariak C.D. – Pozgarri C.D.

U.F.S. Usansolo – Elorrioko F.K.E.