Areto Futboleko Euskal Ligaren online aktak abian
Euskadiko Futbol Federakundea pozik dago Areto Futboleko Euskal Ligaren lehiaketarako gure webgunearen bidez (http://www.euskadifutbol.eus) on line akta abian jarri dela jakinarazteaz.
7. jardunaldian, epaileek haien izendapenari dagokion partiduko akta beteko dute, baina on line eta paperean. Bi euskarrietan egingo gauzatuko dute azken orduan sor daitezkeen arazoak saihesteko. Partidua amaitu eta epaileak akta berrikusi ondoren, eskuragai egongo da webgunean erabiltzaile-izena eta pasahitzaren bidez.
Modu honetan, kategoria guztiek dute aktak online betetzeko aukera.