Areto futboleko Euskal Selekzioa: Deialdia
Iñigo Martinezek eta Juanan Rodriguezek hamabi jokalari deitu dituzte.
Dena dago prest larunbatean, 16:15etatik aurrera, Santurtziko Polikiroldegian jokatuko den Euskal Selekzioa eta Catalunyaren arteko areto futboleko partidarako. Izan ere, Iñigo Martínez eta Juanan Rodríguez entrenatzaileek futbolisten zerrenda eman berri dute. Haietako bi, Pedro Marcos eta Montxi, hain zuzen ere, orain dela hamar urte Bartzelonan izandako norgehiagokan egon ziren eta orduan Euskal Selekzioak 4-2 galdu egin zuen. Pedrok Castron jokatzen zuen orduan eta gaur Zierbenan dago; Montxi, berriz, Ibarratik Goierrira pasatu da. Lehen Mailan aritzen den Yerai Hernandezen presentzia ere nabarmentzeko da, iaz Kanaria Uharteetako Galdarren jokatu ostean, orain Peñiscolan baitabil lehiatzen. Bestalde, Jonathan Cámara Londresetik etorriko da, han Baku Unitedekin jokatzen baitu eta Premier League eta Ingalaterrako Kopako txapelduna izan da.
Atzeainak: Iraitz (Debabarrena – 2ªB)
Balerdi (Lauburu Ibarra – 2ªB)
Zelaiko jokalariak: Jonathan Cámara (Baku United – Premier League)
Yerai (Peñíscola – 1ª)
Pedro Marcos (Zierbena – 2ªB)
Cristian (Zierbena – 2ªB)
Iñigo Goñi (Santurtzi – 2ªB)
Alex (Debabarrena – 2ªB)
Unai Labaka (Lauburu Ibarra – 2ªB)
Montxo (Labastida – 2ªB)
Javi (Gasteizko Aurrera – 2ªB)
Montxi (Goierri – 3ª)