BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Asteko agenda (Urriak 17-18)

Txapelketa askok lehen jardunaldiari ekingo diote asteburu honetan, hona hemen egun hauetan jokatuko diren partidu esanguratsuenak.

Bigarren B Maila
Real Union-Deportivo Alaves “B”. Urriak 18, 12:00 (Stadium gal)
Iruneko taldeak etxean hasiko du bere denboraldia. Azken lagunartekoan lehen mailako Eibarren aurka berdinketa lortu zuen, Atxabalpeko zelaian. Gasteizko taldeak gogor zebiltzan aurreko denboraldiko geldiunearen aurretik, Iñaki Alonsoren mutilek lau partidu jarraian zeramatzaten partidurik galdu gabe.

Hirugarren maila
Balmaseda-Urgatzi. Urriak 17, 18:00 (La Baluga)
Denboraldi berri honetako rebelazio taldea eta igo berri den Urgatzi buruz-buru arituko dira La Balugan. Orain arte Balmasedak denboralbi biribila egiten ari da, RFEF kopan Urduliz, Real Union, eta Balmaseda garaituta. Urgatzi bere partez ez du emaitza honik lortu koparako sailkapen fasean, eta txapelketako lehen jardunaldi honetan haien kredentzialak aurkestu nahiko dituzte.

Emakumezkoen lehenengo nazional maila
Añorga-Arratia. Urriak 18, 16:30 (Rezola)
Denboraldi berria eta aukera berriak Añorgarentzat. Pasadan urtean Reto Iberdrolaren ateetan geratu ziren, baina denboraldi berri honetan aukera berriaren bila etorri dira. Arratiako neskek berriz pasadan denboraldian egiten ari ziren emaitz honei jarraipena bilatu nahi diete.

Asteburuko partidu guztiak karteleran ikusgai.