BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Asteko agenda (Urriak 24-25)

Gure txapelketen partiduz beteriko bigarren astea, hogei partidurekin. Hona hemen esanguratsuenak.

Bigarren B maila
Portugalete-Amorebieta. Urriak 25, 11:30 (La Florida)
Portugaleteko taldeak gogoz ekingo dio bigarren jardunaldi honi. Jarrilleroek Sardinero zelai zailetik puntu baliotxua atera zuten. Amorebietak berriz, beste talde Kantabriarra garaitu zuen lehen jardunaldian, Laredo. Dudarik gabe joko paregabea ikusteko aukera izango dugu La Floridan.

Hirugarren maila
Ariznabarra-Pasaia. Urriak 24, 18:00 (Ariznabarra)
Bi taldeek aurrera pausoa bilatuko dute, bai Ariznabarrak zein Pasaiak bigarren jardunaldira puntu bakarrarekin ailegatzen dira. Gasteiztarrak 1-1 berdindu zuten lehen jarrdunaldiko partiduan bilbon, San Ignacioren aurka. Pasaiakoek berriz ezin izan zuten berdinketatik pasa beraien etxean.

Emakumezkoen lehenengo nazional maila
Real Sociedad “B”-San Ignacio. Urriak 24, 17:00 (Zubieta)
Goi mailako partidua Emakumezkoen Nazional mailaren bigarren jardunaldian. Bi taldeek 3-0eko garaipena lortu zuten lehen jardunaldian jokatutako partiduetan, Zubietan txapelketako faboritoen lasterketa hasiko da.

Asteburuko partidu guztiak karteleran iksugai.