Asteko agenda (Urriak 31-Azaroak 1)
Aste honetan emakumezkoen Lehen Iberdrola eta Reto Iberdrola mailak bueltan dira. Horretaz gain, areto-futbolak bere txapelketekin hasiko da.
Bigarren B maila
Real Sociedad “B”-Laredo. Azaroak 1, 18:30 (Zubieta)
Erdigunetik gorantz egiteko aukera izango du Realak Laredoren aurka. Momenturarte Donostiako taldeak partidu bakarra jokatu du, izan ere bigarren jardunaldian atsedena izan zuen. Lehen jardunaldian Leioa garaitzea lortu zuen, 1-0eko markagailuarekin, Zubietan. Momentu honetan Bigarren B mailako A multzoan 4 talde aurki ditazkegu 3 punturekin, lehen sailkatua berriz lau dauzka. Beraz, berdintasuna nagusi da.
Hirugarren maila
Gernika-Santutxu. Azaroak 1, 17:00 (Urbieta)
Dudarik gabe hirugarren mailan jokatuko den partidurik deigarriena. Orain arte 6 puuntuak lortu dituzten bi talde bakarrak elkarren artean arituko dira Gernikako Urbieta zelaian. Aurreko jardunaldian Gernikak Tolosa garaitzea lortu zuen, tolosarren zelaian. Santutxuk berriz Sestao River menpe hartu zuen Maionan.
Emakumezkoen Lehenengo Nazional maila
Atsedena
Emakumezkoen Euskal Liga
Zarautz-Deportivo Alaves “B”. Azaroak 31, 15:30 (Asti Txiki)
Zarautzen jokatuko da Emakumezkoen Euskal Ligako lehen jardunaldia. Zarautzek Alaveseko “B” taldearen aurka jokatuko da ligako “txupinazioa” botako duen partiduan.
Areto-futboleko Bigarren B maila
Otxartabe-Auzoak Zierbena
Euskal Kopako finalaren errepikapena ikusteko aukera izango dugu Bigarren B mailako lehen jardunaldia. Finalean Zierbenak Otxartabe garaitzea lortu zuen, luzapenean sartutako golari esker. Oraingo honetan ez da luzapenik egongo, ezta saririk, sari handiena denboraldia garaipen batekin hastea izango da.
Areto-futboleko Hirugarren maila
Antiguoko-Tolosala. Azaroak 31, 16:30 (Pio Baroja)
Areto-futbolaren Hirugarren mailako denboraldiari hasiera emango dion partidua. Pio Baroja polikiroldegian txapelketako lehen partidua jokatuko da, Antiguoko eta Tolosala taldeen artean.