Athletic Clubak Levante UD-ren aurka jokatuko du Gazteen Errege Kopako final-zortziretan
Ostegun goizean ospatutako zozketak, Athletic Club eta Levante UD final-zortzirenetarako elkartzea erabaki zuen. Aurreko kanporaketan SD Eibar kanporatu eta gero, Lezamakoek talde granotaren kontra jokatuko dute Valentzian partidu bakarreko kanporaketan.
Partidua otsailaren 27an izango da eta Ligako atzeratutako norgehiagoka martxoaren 9an berreskuratuko da.