Aurpegia eta gurutzea gure 16 eta 14 urte azpiko selekzioentzat
Kantabrian jokatutako Espainiako Selekzioen Txapelketako lehenengo faseak kontrako emaitzak utzi ditu gure selekzioentzat.
Loren Barbadok zuzentzen duen 16 urte azpiko selekzioak bi garaipen lortu zituen golik hartu gabe. Lehenengo norgehiagokan Pablo Arenzanak partiduko gol bakarra sartu zuen Murtzia oldarkor eta zail baten aurka. Bigarren partidua, Kanariasen kontra, 0-3koarekin amaitu zen Danel Belategi, Ousmane Diallo eta Daniel Díazen golei esker. Beraz, kadeteak Urrezko Fasea jokatzeko sailkatu ziren.
José Félix Guerrerok zuzendutako 14 urte azpiko selekzioak ez zuen sortze berdina izan. Lehenengo partiduan penalti batek Murtziaren garaipena suposatu zuen. Hala ere, 3 puntuak gure selekzioarentzat izan ziren Murtziaren okerreko hamaikakoa dela eta. Bigarren norgehiagoka porrotarekin amaitu zen Kanariasek lehenengo minutuetan lortutako gol itzelari esker. Ondorioz, gure infantilek ez dute Urrezko Fasea jokatuko.