Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Azken faserako txartela irabazita

15 eta 17 urtez azpiko selekzioek azken faserako txartela eskuratu dute

15 eta 17 urtez azpiko selekzioek azken faserako txartela eskuratu dute asteburu honetan Donostin jokatutako bigarren fasean. Amets Aguayok eta Jonke Gonzalezek zuzendutako taldeek partidu guztiak irabazi dituzte, txapelketa borobilduz. 15 Urte azpikoek partidu bakarra irabaztea lortu zuten Lezaman jokatutako fasean, baina Asturiasen eta Extremaduraren aurka lortutako garaipenei esker hirugarren postuan sailkatzea lortu dute. 17 Urtez azpikoek berriz bai Lezaman zein bigarren fasean jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte, estatu mailako lehenak izatea lortuz.

Azken fasea Ekainaren 5etik 7ra jokatuko da. 15 urtez azpiko selekzioetan Madril, Katalunia eta Kantabria sailkatu dira, 17 urtez azpikoetan Kanarias, Madril eta Nafarroa, gure selekzioetaz gain.