BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Azken pausoa

S.D. Leioak 0-4 irabazi zuen El Malecón futbol zelaian R.S. Gimnástica de Torrelavegaren aurka Luisma Villa, David Infante eta Julen Huidobrok, birritan, sartutako golei esker. Sarrienakoak atsedenaldira 0-2-koarekin heldu ziren eta bigarren zatian abantaila bikoiztu zuten.

Andoitz Galdósen mutilak Real Racing Club de Santanderren aurka arituko dira urriaren 27an Campos de Sport de El Sardineroko berdegunean. Kantabriarrak Errege Koparako txartela lotzeko bidean azken oztopoa izango dira.

Racing-ek bere kanporaketa 0-3 irabazi zuen Real Avilésen aurka. Hala ere, Guillermo Fernández Romok zuzendutako taldeak luzapenera arte itxaron behar izan zuen etxeko taldea menderatzeko. Beraz, S.D. Leioa Arenas Kluba kanpoan utzi zuen taldearen aurka arituko da.