BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Azken txistua Bigarren B Mailako lehen faseari

Joan den asteburuan jokatu zen Bigarren B Mailako lehen faseko azken jardunaldia, Amorebietaren eta Racingen arteko atzeratutako partidaren faltan. Duelu interesgarriak azken jardunaldian, goiko postuak betetzeko eta jaitsiera saihesteko borrokek utzi baitziguten.

Bilbao Athleticek igande goizean lortu zuen goiko multzoan postu bat eskuratzea, Real Union 0-1 mendean hartuta. Arenasek, bere aldetik, mailari eustea lortu zuen Club Portugalete 1-0 garaituta. Gainontzeko partidek ez zuten aldaketa handirik sailkapenetan, baina puntu garrantzitsuak zituzten jokoan bigarren faseari begira. Reala “B” k Alaves “B” mendean hartu zuen eta Barakaldok Leioa garaitzea lortu zuen.

Horrela, gure taldeak zatituta geratuko lirateke, azken jardunaldia ere beste azpitaldean jokatu eta Amorebieta-Racing Santander jokatzeko faltan:

C MULTZOA
Real Sociedad “B”
Athletic Club “B”
Amorebieta

D MULTZOA
Real Union
Arenas

E MULTZOA
Portugalete
Alaves “B”
Barakaldo
Leioa