Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Babestu Zaitez

Duela hilabete batzuetatik, pandemiaren egoerak futbolean neurriak hartzera behartu gintuen, pertsonen segurtasuna nagusitzeko. Orain, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan ezarritako murrizketa berriekin, lanean jarraitzera bultzatzen gaitu.

Horregatik, Euskadiko Futbol Federakundetik bideo bat kaleratu dugu euskal futbolaren itzulera sustatzeko. Horretarako, hainbat lehiaketatako futbolari, entrenatzaile eta epaileen laguntza izan dugu #BabestuZaitez batera.

Oso garrantzitsua da ezarritako arauak jarraitzea, norberaren eta besteen segurtasuna bermatzeko.

Parte hartzaileak:

  • Jokalaria: Urko Vera (Portugalete – Bigarren B Maila)
  • Epailea: Maria Jimenez (Reto Iberdrola)
  • Areto futboleko entrenatzailea: Xabier Ortuzar (Gora Femenina – Areto futbol Bigarren B Maila)
  • Jokalaria: Vanessa Carton (Añorga – Emakumezkoen Lehenengo Maila Nazionala)
  • Areto futboleko epailea: Kepa Diez (Bigarren Maila)
  • Entrenatzailea: Xabier Artetxe (Anaitasuna – Hirugarren Maila)