Barakaldo-Lemoa eta Zalla-Aurrera Vitoria, Kopako kanporaketak
Euren arteko lehien joaneko partidak irailaren 29an jokatuko dira eta urriaren 6an itzulikoak.
Barakaldok eta Lemoak alde batetik eta Zallak eta Aurrera Vitoriak bestetik jokatuko dituzte Espainiako Koparen barruan erkidego bakoitzean jokatzen diren finalerdiak. Euskadin lau talde hauek eman dute izena. Final-aurrekoetan garaile izaten diren taldeek beste kanporaketa bat jokatu beharko dute urriaren 13an eta 20an. Kanporaketa horren lehen partida Barakaldok eta Lemoak jokatuko duten lehiaren garailearen zelaian jokatuko da.