BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Basconia gailendu da Lagun Onak jaitsiera postuetatik atera den hilabetean

3. RFEF Mailan beste hilabete bat bete dugu eta azken 9 jardunaldietan sartzear gaude. Momentuz, Portugalete buruzagitzan sendo mantentzen da. Hala ere, Deportivo Alaves B-k puntu bat hurbiltzea lortu du.

CD Basconiak, beste behin ere, hilabete zoragarria gauzatu du 15 puntutik 13 lortuta sailkapeneko hirugarren postuan kokatzeko. Beasainek puntuazio erritmoa mantendu du eta aspalditik, mailaz igotzeko Play Off-a jokatzeko hautagai sendoa dela dirudi.

San Ignacio eta Vitoriak otsailean indarra galdu dute. Bigarrenak taulako goiko postuetatik aldenduko lirateke Beti Gazteren aurka atzeratuta duten partidua irabaztea lortu ezin ezkero. Guztiz kontrakoa gertatzen ari da Leioarekin. Urtzi Arrondoren eskutik taldea berpiztu egin da denboraldiko momentu erabakigarrian.

Pasaia eta Deusto taulako alde lasaian daude. Hala ere, Etxezurikoek lo hartuz gero, denboraldia ezusteko batekin amaitu dezakete. Badirudi esnatu dena Lagun Onak izan dela. Jardunaldi asko daramatza erregulartasunez puntuatzen eta otsailean lortutako 8 puntuak jaitsiera postuetatik ateratzeko baliatu dituzte Garmendipekoek.

7 puntu lortu eta gero, Urduliz salbaziora hurbildu da. Uritarraren aurka duen hurrengo jardunaldiko norgehiagoka hil edo bizikoa izango da. Tolosak ere salbazioarekiko distantzia murriztea lortu duen bitartean, Santutxu arazoetan sartu da. Mallonakoek bakarrik 3 puntu lortu dituzte hilabete honetan eta 4 postu galdu dituzte jaitsiera postuetara eroriz.

Txapelketa bukatzeko 9 jardunaldi baino ez dira falta. Tartea gero eta txikiagoa da eta denbora murrizten doa 3. RFEF Mailako taldeentzat. Txapelketa amaiera zirraragarria geratzen zaigu oraindik!