Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Basque Country International Women´s Cup torneoak formatua aldatuko du

Azken unera arte saiatu dira, baina ezin izan dute. Nigeriako selekzioak ezin izan ditu zenbait “arazo burokratiko” gainditu eta azkenean ezin izan du Euskadira bidaiatu. Horrela, Basque Country International Women´s Cup torneoak formatua aldatu behar izan du eta triangelu eran jokatuko da apirilaren 11n, Zubietan, 45 minutuko 3 partida jokatuta.

“Bagenekien arazo batzuk izaten ari zirela, baina iritsi zitezkeela uste genuen. Pena da. Nigeriar selekzioari egindako ahaleginak eskertu nahi nizkioke. Ziur etorkizunean elkarrekin lehiatzeko aukera gehiago izango dugula”, adierazi du Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak.

Horrela, txapelketa arinagoa izango da eta hiru selekzioek 45 minutuko bi norgehiagoka jokatuko dituzte. Basque Country International Women´s Cup 11:00etan hasiko da Argentinaren eta Venezuelaren arteko partidarekin. Amaitutakoan, Euskal Selekzioaren txanda izango da, Venezuelaren aurka. Azkenik, anfitrioiaren eta Argentinaren arteko norgehiagokak emango dio amaiera txapelketari.