BATZAR OROKORRA
Euskadiko Futbol Federazioaren ohiko batzar orokorrean jorratutako gai guztiak aho batez onartu ziren: kontu ekonomikoak, lehiaketak eta egutegia, besteak beste. Bestalde, batzarrean parte hartu zuten guztiek babes osoa eman zieten zuzendaritzako kideei Euskadik urtero jokatzen duen partidaren inguruan sortutako arazoak konpontzen ahalegintzeko.