BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Beasainen azken sprint-a igoera zuzenagatik borrokatzeko

Martxoak mailako lider berria utzi digun hila izan da. Deportivo Alaves B-k Portugalete aurreratu du. Bien arteko partidua hutsean amaitu zen. La Floridakoentzat ezer gutxirako balio duen puntua hilabete honetan partidurik ez irabazi eta gero.

Hilabeteko talderik onena Beasain izan da 10 puntu lortu eta gero. Loinatzekoen bolada meritu handiagoa dauka Portugaleteri irabazi eta Alavesekin berdindu eta igoera zuzenarekiko 4 puntura jarri ondoren.

San Ignacio eta Leioak play off postuekiko distantzia murrizten jarraitu dute. Orain Basconia eta Barakaldok postu horiek mantentzen dituzten ikustea geratzen da. Atzetik Durangoko Kulturala eta ia aukerarik gabe geratu den Vitoria datoz.

Anaitasuna, Pasaia eta Deustok ezusterik gabe eta lasaitasunez amaituko dute denboraldia. Lagun Onak eta Urdulizek egindako hilabete itzelaren ondoren birtualki salbatuta daude 5 jardunaldiren faltan.

Aurrera, Santutxu eta Amurriok, 29 puntu dituen Uritarraren baimenarekin, jaitsiko diren taldeetako onena izateko borrokatuko dute. Ea mailako bigarren talde batek igoera lortzen duen eta horrela jaitsiera saihestu. Azken txanpan sartu gara dagoeneko.