BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Berdinketa Placido Bilbao omentzeko

Euskal Selekzioak eta Athleticek bana berdindu dute Faduran jokatutako lagunartekoan. David Gallok aurreratu du Athletic, baina bigarren zatian Txema Añibarrok berdindu egin du lehia.

Kirolean ia guztia azken emaitzaren arabera neurtzen da. Baina batzuetan bigarren mailan utzi behar izaten da soropilean gertatzen dena. Beste gauza batzuek garrantzia handiago izaten dute. Bada, Faduran, Placido Bilbao zena omentzeko bildu direnek ez diote garrantzia handirik eman azken emaitzari. Asmoa gure artean arrastoa utzi duen lagun bati merezitako omenaldia eskaintzea izan da eta inork ez du kale egin: taldekide ohiak, Bilbaoren aginduetara aritutako jokalariak, futbol erakunde nagusietako kideak, lagunak, zaleak… inork ez du huts egin.

Giro polita izan da Faduran eta azkenean berdindu egin dute Euskal Selekzioak eta Athleticek. Lehen zatian argi ikusi da talde zuri-gorriko kideek elkar hobeto ulertzen dutela eta Selekzioko kideak baino erritmo hobea erakutsi dute. Horren ondorioz, lehia hasi bezain laister David Gallok aurreratu du Jose Angel Iribarrek zuzendu duen taldea. Baina bigarren zatian aldatu egin da haizearen norabidea. Mikel Etxarrik sasoian dauden futbolariak zelariatu ditu eta parekatu egin da neurketa. Horren ondorioz, berdinketaren gola sartu du Añibarrok buruz Zigandak ezker hegaletik egindako erdiraketa bat maisutasunez errematatuta.

Euskal Selekzioa: Iker Alvarez; Lopez Rekarte, Urzelai, Añibarro, Luluaga; Iñaki Muñoz, Iñigo Larrainzar, Pablo, Oiarbide, Jon Andoni Goikoetxea; eta Urzaiz. Jokatu duten gainerako futbolariak:  Jokin Andonegi, Aitor Lopez, Barkero, Cuyani, Iñaki Zabala, Olano, Artetxe, Ziganda, Lekunberri eta Gañan.

Athlletic: Armando, Lakabeg, Casas, Luis Prieto, Ocio, Goio, Edu Estibariz, Oskar Alkorta, Luke, Luis Fernando, Javi Gonzalez, Urizar, Imanol Etxeberria, Bolo, Alain, Arteaga, Joseba Etxeberria, Amezaga, David Gallo, Bidaurrazaga,  Eleder eta Gorka Soria.