BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Beteranoak: Euskadik erraz menderatu du Gaztela-Mantxa

Selekzioak 2-5 irabazi zuen Illescasen jokatutako lagunartekoan. Euskadiko beteranoen selekzioak erraz hartu zuen mendean Gaztela-Mantxa Illescasen (Toledo) jokatutako lagunartekoan. Aurkariak indartsu ekin zion partidari. Lehen minutuetan estu hartu zuen gure selekzioa, baina ez zuen asko iraun bere erasoaldiak. Lehen zatiaren lehen herena bete orduko Euskadik aurrea hartu baitzuen Luis Perezek sartutako gol bati esker. Lehen golak erabaki zuen norgehiagoka. Ordutik aurrera Euskadi izan zen nagusi. Jokoan erakutsitako nagusitasunari esker, Guerrerok lehenengo eta Lukek penaltiz hiru goleko abantaila eman zioten Euskadiri atsedenaldirako.
Neurketa galduta izan arren, bigarren zatian ere indartsu zelairatu zen Gaztela-Mantxa. Bi gol sartzea lortu zuen, baina Mixel Loinazen eta Guerreroren golek ez zuten neurketa arriskuan jarri. Beraz, partida amaieran Gaztela-Mantxak 2 Euskadik 5.

Hasierako hamaikakoa: Imanol; Irazoki, Zabala, Lazaro, Lambea; Zudaire, Guerrero, Galder, Guruceta; Luke eta Luis Perez. Bigarren zatian: Arteaga (o.a), Loinaz, Camacho, Roteta eta Carlos.