Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Bilbao International Football Summit

Ekainaren 8an “Bilbao International Football Summit” ekitaldia ospatuko da Bilboko Torre Iberdrola-n. Futboleko hainbat profesional eta exekutibo kirol-komunikazioaz arituko dira, “kirolaren inguruko komunikazioari prestigioa emateko helburuarekin”.

Bertan izango dira Olympique de Marsellako kirol zuzendaria den Andoni Zubizarreta, Sevillako futbol taldean homologo duen Ramón Rodiguez “Monchi” eta Ingalaterrako Tottenham Hotspur taldeko entrenatzailea den Muricio Pochettino, besteak beste.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak emango dio hasiera saioari. Ondoren, hainbat mahai-inguru ospatuko dira. Nesken futbolari eskainitako mahaian Athletic, Eibar eta Atletico de Madrid-eko nesken selekzioen ordezkariak izango dira. Kirol zuzendari eta goi mailako entrenatzaileen mahaietan aipatutako Zubizarreta, “Monchi” eta Pochettino izango dira, besteak beste.

Programaren inguruko informazioa hemen: http://www.bifs.comunicaresganar.com
Toki mugatuak.