BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Bilbao International Football Summit-aren II ediziorako 3 aste baino gutxiago falta dira

Datorren apirilaren 5ean Torre Iberdrolan izango den topaketan gehitu izan den azkenengo hizlaria Felipe Scolari brasildarra da.

 Scolari-k BIFS’18ko parte-hartzaileentzat bideo bat bidali du.

Scolari ha enviado un video saludo a los participantes del BIFS’18

 

Bilbao, 2018ko martxoaren 16a. Uda honetako Errusiako Mundialaren salbuespen eginda, futbol selekzioen hitzordu nagusiena izango denaren ezaugarri gehiago badakizkigu. Bi aste lehenago edizioaren kartela aurkeztu izan zen Fran Garagarza kirol zuzendariarekin batera. Aste honetan, aldiz, II edizio honetan Felipe Scolari brasildarraren presentzia jakin izan da.

Selekzioen futbolaz arituko da Bilbao International Football Summit-en II edizioa (BIFS’18). Gurrionero-ren hitzetan “Julen Lopetegui (Espainia) eta Roberto Martínez (Belgika) futbol hautatzaileen, eta Errusian titulua lortzeko aukera dutenak, parte hartzea izatea ohore bat da”. Aurreko biek BIFS’18an izango dira beraien futbol taldeekin elkarreratu baino aste gutxi batzuetara, Errusiako Mundiala prestatzeko.

Azken orduetako iragarpen nabarmena Luiz Felipe Scolari-ren baietza da, Brasileko hautatzaile nazionala izandakoa. Zuzendariaren hitzetan, datorren apirilaren 5ean izango direnentzat “esperientzia eta eztabaidarako bide aberasgarria izango da”

Entrenatzaile karioka, Brasiletik esklusiboki Bilbora etorriko dena, konfirmatu izan diren pertsonen artean azkena da;. Julen Lopetegi (Espainiako futbol hautatzailea), Roberto Martínez (Belgikako futbol hautatzailea), Iván Bravo (Qatarren den Aspire Academy-eko Zuzendaria. 2022. urtean futbol mundiala antolatuko duen herrialdea), Ainhoa Alonso (SD Eibarreko emakumeen lehen taldearen kapitaina), Xabi Alonso eta Jose Angel Iribar jokalari internazioal ohiak, Informe Robinson telesaio ezagunaren arduradunak, Axel Torres beIN Sports-eko aurkezle eta komentarista, eta EFE Kirol saileko zuzendaria den Luis Villarejo-rekin batera.

Comunicar es Ganar, eliteko kirolarien komunikazio publikorako aholkularitzan espezializatutako kontsultore enpresa dena, Bilbao International Football Summit-en antolatzailea da. Jardunaldia hau herri-marka proiektua da eta, Bilboko Udaletxeko zein beIN Sports-en laguntza du. Aurreko urtean, BIFS’17a Unai Emery, Mauricio Pochettino, Andoni Zubizarreta, Roberto Olabe edo Monchi bildu zituen Torre Iberdrolan. Era berean, Comunicar es Ganar Coach Reputation Raking-eko sustatzailea da, eliteko entrenatzaileen ospearen lehen Behatokia.