Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Bojan Krkic da Kataluniako selekzioaren nobedade erakargarriena

Euskal Herriaren aurka jokatzea “ohorea” dela adierazi du Jordi Gaseni Kataluniako Federazioko kideak.Hauek dira Pere Gratacosek aukeratutako jokalariak: Valdes, Jorquera, Puyol, Xavi, Bojan, Crosas, Corominas, Angel, David Garcia, Chica, Pinilla, Tortolero, Sergio Garcia, Sergio, Verdu, Beleguer, Bruno, Carlos Garcia, Soler.

Euskal Herriko eta Kataluniako selekzioek jokatuko duten partidaren aurkezpena egin dute Euskalduna Jauregian. Ikusmin handia sortu duen neurketa da. Antolatzaileak ere argi dute partidak ez diola inori huts egingo. “Talde lehiakorra zelairatuko dugu. 34 urte daramagu etxetik kanpo jokatu barik. Guretzat ohorea da Euskal Herriaren aurka jokatzea. Anaiak gara”, adierazi du Jordi Gaseni Kataluniako Federazioko kideak.
Iribarrek eta Etxarrik egingo duten selekzioak ere ez du aurkariak baino motibazio gutxiago izango. “Premierren eta Holandan ari diren jokalariekin arazoak ditugu. Lehiaketa dute. Halere, zenbait jokalarik galdetu digute partida honen gaineko gorabeherak”, adierazi du Etxarrik. Euskal Herriak partidaren bezperan egingo du lan saioa Lezaman. Neurketa egunean ere beste lan saio arin bat egingo du.
Jai eguna ez eze, aldarrikapen eguna ere izango da. “Bi selekzioak ofizialtasuna merezi dute. Zergatik ez da partida hau Eurokoparako sailkatze kanporaketako partida bat? Jaurlaritzaren babes osoa dute”, azaldu du Eusko Jaurlaritzeko kirol zuzendari Joserra Garaik.
Partidaren aurkezpenean Astorek egin dituen arropa berriak ere ikusi ahal izan dira. “Federazioak eta Astorek hamabost urte daramagu elkarlanean. Harro gaude etxekoak janzteko aukera daukagulako”, esan du Astoreko ordezkari Esteban Uribesalgok.