BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

C.D. Basconiaren hilabete ikusgarria

Txapelketako 2. hila bete da eta sailkapenean hainbat aldaketa egon dira. Aldatu ez den zerbait, Deportivo Alaves B lehenengo postuan ikustea izan da. Atzetik datozen taldeekiko abantaila handiagoa izan zitekeen, baina azken jardunaldian porrota ezagutu zuen Beasainera egindako bisitan.

Anaitasunaren hobekuntzak sailkapeneko 3. postura eraman du Cultural de Durango taldearen atzetik. Aurrera Ondarroak bizitako hila oso desberdina izan da. 18 puntutik 3 lortu eta gero, 5. postutik 15. postura jaitsi da.

Amurriori dagokionez, porrota ezagutzeaz aparte, 4 puntu besterik ez ditu lortu urrian zehar lau porrot ondoren. Leioak ere, momentuz, martxan jarri gabe jarraitzen du. Justu Barakaldori gertatu zaionaren kontrakoa. Lasesarreko taldea abian jarri da 18 puntutik 13 lortu eta gero. Basconiak puntu bat gehiago lortu zuen urriko talde onena izateko eta 16. postutik 6. igotzeko.

Hilabete ona ere San Ignacio eta Deustorentzat 11 eta 10 puntu lortu eta gero hurrenez hurren. Urrian Uritarra eta Tolosaren lehenengo puntu eta garaipenak ailegatu ziren. Modu honetan hasiko da, lau asteetan zehar asko aldatu daitekeen, txapelketako 3. hilabetea.