BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

C.D. Vitoria buruan da txapelketaren lehenengo hilabetea igarota

Txapelketako lehenengo hilabetea amaitu berri da eta C.D. Vitoria sailkapeneko buruan dugu. Atzetik, sasoi onean eta puntu berdinekin, Barakaldo Club de Futbol eta S.D. Leioa daude. Haiei jarraika, Pasaia eta Basconia puntu 1 eta 2 gutxiagorekin daude taulan.

7. postuan oraindik galdu gabe dagoen S.D. Deusto dago sailkatuta. Garaipen 1 eta 3 berdinketa daramatza taldeak, azkena Etxezurin liderraren aurka. ‘Tomateroen’ hasiera ona Portugaleteren hasiera kaskarrarekin kontrastatzen da. La Floridakoek lehenengo 4 jardunaldietan 4 puntu lortu dituzte. Azken partiduan lehenengo garaipena lortu zuen Tabiran Durangoko Kulturalaren aurka.

Igo berrien artean, momentuz, Aurrera de Vitoria da onena 3 punturekin. Padura C.D. eta Touring K.E. 2 lortu dituzte. Arrigorriagakoak etxean S.D. Leioaren kontra berdintzeko gai izan ziren. Errenteriakoak, aldiz, gol gehien hartu dituen taldea dira momentu honetan 13 gol hartuta.

Denboraldia hasi besterik ez da egin, baina jadanik sutsua eta emozioz betea izango dela nabaritzen da.