
Bigarren urtez jarraian, Euskadiko Futbol Federakundeak berriz ere baloi-eredu bera erabiliko du 2022-23 denboraldian euskal entitateari dagozkion talde guztientzat, lehiaketen garapenean hobetzen jarraitzeko asmoarekin. Federakundeak ADIDAS markako TIRO COMPETITION izeneko 10 baloi eman dizkio talde bakoitzari. Gainera, EFF-FVFko klubek, Samarketing plataformaren bidez, baloi gehiago erosi ahal izango dituzte, federakundeak negoziatu duen prezio merkeagoan.