Emakumezkoen Euskal Selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Irlandaren kontra datorren maiatzaren 10ean Azpeitiko Garmendipe futbol-zelaian. Neurketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Irlanda 30. selekzioa da FIFAren zerrendan.
Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioak 6-0 hartu du mendean Peru San Mames berrian jokatu duen lehen neurketan.
Euskal Selekzioko 22 kideek normaltasun osoz entrenatu dute Lezaman. Ia ordu biko lan saio izan da. Ondoren, Selekzioa ikustera gerturatu diren zaleek jokalarien autografoak lortzeko eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute.
Amets Arzallus Euskal Herriko bertso txapeldunak eta Maialen Lujanbio azpitxapeldunak bertsoak kantatuko dituzte Euskal Selekzioak eta Peruk San Mamesen jokatuko duten partida hasi aurretik.
Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk 22 jokalariko zerrenda egin dute Peruri San Mamesen aurre egiteko.
Prezioak duela hiru urteko berdinak izango dira eta aukeratzaileek abenduaren 23an emango dute deialdiaren berri.
Selekzioa lehen aldiz ariko da Katedral berrian abenduaren 28an.