Bi selekzioek Nafarroako selekzioaren aurka lagunartekoak jokatu eta gero, 12 urte azpiko selekzioek azken entrenamendua beteko dute Madrilera Espainiako Selekzio Autonomikoen txapelketa jokatzera joan aurretik. Oraingoan, gure neska eta mutilek Santurtziko Benjamín Martínez Futbol zelaian entrenatuko dute martxoaren 18an, astelehenean, 18:45tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Selekzioak
Areto-Futboleko 12 eta 14 urte azpiko selekzioek hasiera eman diote Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketen prestakuntzari. 12 urte azpiko selekzioak martxoaren 13an entrenatuko du Loiuko Lauro Ikastolan 18:15tan. 14 urte azpiko selekzioak, ordea, Loiuko La Merced Ikastetxean 18:00tan beteko du lan saioa. 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA 14 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Bi selekzioek Athletic Clubaren aurka Lezaman lagunartekoak jokatu eta gero, 12 urte azpiko selekzioek Espainiako Selekzio Autonomikoen txapelketak prestatzen jarraituko dute. Oraingoan, gure neska eta mutilek Bera Bidasoan (Nafarroan) jokatuko dute Nafarroako selekzioaren kontra. Mutilen zein nesken taldeek Matzada futbol zelaian jokatuko dute martxoaren 12an 18:15tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO…
Bilbon, 2024ko martxoaren 6an.- Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren hautatzaile berria izango da. Euskadiko Futbol Federakundeak Uruguairen kontra martxoaren 23an San Mamesen 20:00tan jokatuko duen partida prestatzen jarraitzen du. Duela egun batzuk partida garrantzitsu honen berri eman zen. Bada, gaur Uruguairen kontra gure selekzioa zuzenduko duen entrenatzaile berria aurkezteko txanda heldu da. Mikel De Gregorio Euskadiko…
Gure 15 eta 17 urte azpiko selekzioek Murtzian jokatu dute Urrezko Fasea Palentzian sailkapena lortu ondoren. Jon Kepa Gonzalez, Eztizen Merino eta Yvonne Mendivek zuzentzen duten selekzioak multzoko lehenengo postua partidarik galdu gabe lortu eta gero Galiziaren aurka neurtuko ditu indarrak txapelketako finalerdietan. Nahiz eta hurrengo faserako txartela ez lortu, Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta…
Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketako Urrezko Faserako sailkapena lortu ostean, 15 eta 17 urte azpiko selekzioak bigarren fasea prestatzen ari dira. Azken lan saioa Betoñon bete ostean, bi selekzioek Ordiziako Altamira futbol zelaian entrenatuko dute otsailaren 26an, astelehenean, 18:30tan. 15 URTE AZPIKO SELEKZIOA 17 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Zazpigarren entrenamendua Zubietan bete ondoren, 12 urte azpiko selekzioek Espainiako Selekzio Autonomikon Txapelketa prestatzen jarraituko dute. Hurrengo lan saioa, Athletic Clubaren aurkako lagunartekoan izango da Lezaman. Mutilen zein nesken selekzioek otsailaren 19an, astelehenean, jokatuko dute 17:45tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Behin laugarren kanporaketa jokatuta, finalerdietako kanporaketako partidak ditugu dagoeneko. Martxoaren 23-24an Final Fourr-a jokatuko duten 4 talde geratzen dira bakarrik. Eguerdi honetan Areto-Futboleko Euskal Kopako hurrengo kanporaketako partidak ezagutu ditugu. Hauek dira zozketak utzi dizkigun kanporaketak: Elorrioko Buskantza – Antiguoko KE Gernikako lagunak GFS – Gora Viuda de Sainz
Gure 14 eta 16 urte azpiko selekzioak helburua lortuta itzuli ziren Cadizetik. Bi taldeek apirilaren 26tik 28ra jokatuko den Urrezko Faseko Azken Faserako sailkapena lortu zuten. Gainera, Mikel Duque, Andoni Loran eta Abel Ruiz de Arbulok zuzentzen duten selekzioak multzoko txapeldun gisa lortu zuen. Txapelketako lehenengo bi faseak jokatu ostean, 14 urte azpiko selekzioak galdu…
Areto-Futboleko 12 eta 14 urte azpiko selekzioek hasiera eman diote Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketen prestakuntzari. 12 urte azpiko selekzioak otsailaren 13an entrenatuko du Donostiko Deustuko Unibertsitatean 17:30tan. 14 urte azpiko selekzioak, ordea, egun berean eta leku berean 18:45tan beteko du lan saioa. 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA 14 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketako Urrezko Faserako sailkapena lortu ostean, 15 eta 17 urte azpiko selekzioak entrenamenduetara itzuli dira. Bi selekzioek lagunarteko partidak jokatuko zituzten azken entrenamenduan. Hurrengo lan saioan, 15 urte azpiko selekzioak Betoñoko instalazioetan Deportivo Alavesen kontra jokatuko du 18:30tan otsailaren 14an, asteazkenean. 17 urte azpiko selekzioak, ordea, Betoñoko instalazioetan entrenatuko du 18:45tan. 15…
Seigarren entrenamendua Orozkoko Ibaiondo futbol zelaian bete ondoren, 12 urte azpiko selekzioek Espainiako Selekzio Autonomikon Txapelketa prestatzen jarraituko dute. Hurrengo lan saioa, Zubietako instalazioetan beteko dute. Mutilen zein nesken selekzioek otsailaren 12an, astelehenean, entrenatuko dute 18:15tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA