Hirugarren entrenamendua Ellakuri futbol zelaian bete ondoren, gaur astelehenean, urtarrilaren 8an lanera itzuliko dira gabonetako oporren ostean 12 urte azpiko selekzioak. Iazko denboraldian egin zen moduan, lehenengo deialdiak lurraldeka egingo dira. Bai nesken, zein mutilen selekzioek Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian entrenatuko dute arratsaldeko 19:30tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Selekzioak
San Juan de Alcazarren Espainiako Selekzioa Autonomikoen Txapelketako lehenengo fasea jokatu eta gero, gure 16 eta 19 urte azpiko selekzioen parte hartzea bukatu da. Gure taldeek ezin izan dute bigarren faserako sailkapena lortu nahiz eta selekzio handien aurka ederki lehiatu. Jose Manuel Corraleche eta Aitor Albala zuzentzen duten 19 urte azpiko selekzioak Balearesen aurka galdu…
15 eta 17 urte azpiko selekzioek Urrezko Faserako sailkapena eskuratu zuten pasa den asteburuan Palentzian Gaztela eta Leon eta Kanariasen aurka. Sufrituz eta aurkako egoerei aurre eginez, azken denboraldietako lehenengo fase gogorrenetarikoa gainditu zuten. Etxeko selekzioa izan zen bideko lehenengo oztopoa. Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martin zuzentzen duten 15 urteko selekzioak markagailuan aurrea…
Bigarren entrenamendua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian bete ondoren, gaur astelehena, abenduaren 18an lanera itzuliko dira 12 urte azpiko selekzioak. Iazko denboraldian egin zen moduan, lehenengo deialdiak lurraldeka egingo dira. Bai nesken, zein mutilen selekzioek Laudioko Ellakuri futbol zelaian entrenatuko dute arratsaldeko 18:00tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Lehenengo fasean Urrezko Faserako txartela eskuratu ondoren, 14 eta 16 urte azpiko selekzioak bigarren fasea prestatzen hasiko dira. Hurrengo lan sesioan gure 14 eta 16 urte azpiko selekzioek asteazkenean, abenduak 20ean entrenatuko dute. 14 urte azpiko selekzioak Hernaniko Zubipe zelaian entrenatuko du 18:30tan. 16 urte azpiko selekzioak, ordea, Donostiko Matigoxotegi zelaian 19:00tan. 14 URTE AZPIKO…
Azken lan saioetan Antiguoko eta Afantxoren aurka partidak jokatu ondoren, 16 eta 19 urte azpiko selekzioek txapelketara bidaiatu aurretik egingo den azken entrenamendua beteko dute abenduaren 18an. 16 urte azpiko selekzioak La Merced ikastetxean entrenatuko du 18:00tan. 19 urte azpiko selekzioak, ordea, 18:15tan Lauro Ikastolan. 16 URTE AZPIKO SELEKZIOA 19URTE AZPIKO SELEKZIOA
Asturiasek hurrengo faserako sailkapena lortu zuen Euskadi eta Murtziaren multzoan. Etxekoek aurrea hartu zuten lehenengo jardunaldian Murtziaren kontra. Hala ere, zorte pixka batekin, kanpokoek berdinketa deskontuan lortu zuten ezker hegaletik egindako erdiraketa bati esker. Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretak garaipena behar zuen Murtziaren kontra debutatu zuen larunbatean. Erritmo eta jarraipen gutxiko partida izan zen. Bigarren…
Txapelketa aurreko azken zerrenda dugu. Deitutako jokalariek, Palentziara ostegunean bidaiatu aurretik azken entrenamendua beteko dute gaur. Azken lan saioan Lezaman Athletic Clubaren aurka jokatu eta gero, 15 eta 17 urte azpiko selekzioek Antzuolako futbol zelaian entrenatuko dute abenduaren 11n 18:30tan. 15 URTE AZPIKO SELEKZIOA 17 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Gure selekzioak Asturiasera bidaiatu baino lehen beteko du azken entrenamendua begirada larunbateko eta igandeko txapelketan edukita. Astelehenean entrenatu ondoren, Iker Bilbao eta Aitor Zubizarreta zuzentzen duten UEFA Lurraldeko taldeak Igorreko Urbieta futbol zelaian entrenatuko du abenduaren 6an, asteazkenean, goizeko 10:00tan.
Txapelketako astean sartu gara. Gaur, UEFA Lurralde Kopako selekzioak Asturiasera bidaiatu aurretik egingo duen azkenaurreko entrenamendua beteko du. Azken saioan, Nafarroaren aurka bana berdindu ondoren, Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretak zuzentzen duten taldeak Ermuako Betiondo futbol zelaian entrenatuko du gaur abenduak 4 astelehena, 18:00tan.
Txapelketa aurreko azken bi asteetan sartu gara. Azken lan saioak Laudion eta Arrankudiagan bete ondoren, 15 eta 17 urte azpiko selekzioek bigarren lagunartekoa jokatuko dute Athletic Clubaren aurka Lezaman. Norgehiagokak abenduaren 5ean, asteartean jokatuko dira 19:00tan. 15 URTE AZPIKO SELEKZIOA 17 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Gure selekzioak zuzenduko dituzten talde teknikoak iragartzen jarraitzen dugu. Gaurko egunean, emakumezkoen 15 eta 17 urte azpiko selekzioen aulkien partaideak gustora argitaratzen ditugu. Miren Arrondok 15 urte azpiko selekzioko hautatzaile gisa jarraituko du. Bere ondoan, Berezi Ruiz bigarren entrenatzaile bezala eta Maitena Martin delegatu lanetan jarraituko dute. Jaione Flores izango da gure jokalariak zainduko dituen…