BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

COCA-COLA KOPAREN XII. EKITALDIKO ERKIDEGOKO FASEAREN AURKEZPENA

Euskadiko Federakundeko presidente Luis Mari Elustondok hartuko du parte Coca-Cola Koparen XII. edizioaren aurkezpen ekitaldian. Gaztetxo –kadete- mailako txapelketa hau Espainiako Futbol Federazioaren txapelketa ofiziala da. Aurkezpenean aurtengo ekitaldiko detaile eta berritasun guztien berri emango da. Finala maiatzean jokatuko da.

Datorren ostegunean, azaroak 28, “Sustraia Aretoan” aurkeztuko dute Coca Cola Koparen XII.
Edizioa. Ekitaldia Bilbon egingo da goizeko 10:00etatik aurrera (Txurdinagako Julian Gaiarre
etorbidea, 46 behea). Bigarren urtez jarraian Espainiako Futbol Federazioren Kadete mailako
txapelketa ofiziala izango da.
Euskadiko Futbol Federakundeko presidente Luis Mari Elustondo buru izango duen
aurkezpenean txapelketaren berritasun guztien berri emango da.
14 eta 16 urte bitarteko Espainia guztiko 100.000 jokalariak hartuko dute parte Coca-Cola
Kopan 4000 talde pasatxotan banatuta. Iaz Malagak irabazitako lehiaketa eurenganatzea
izango dute xede.
Parte hartzaileen artean 309 talde Euskadikoak izango dira (42 Arabakoak, 158 Bizkaikoak eta
109 Gipuzkoakoak)
Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariez gain, hauek izango dira aurkezpenean parte hartuko
duten lagunak: Gonzalo Marquez Coca-Colaren izenean; Mikel Lasa jokalari ohia Euskadik
txapelketan izango duen enbaxadore gisa; eta Espainiako Futbolarien Elkarteko ordezkari bat.