BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

CocaCola Kopa: lehiaketa sistema

14 eta 16 urte bitarteko Espainia guztiko 100.000 jokalariak hartuko dute parte Coca‐Cola Kopan 4000 talde pasatxotan banatuta. Iaz Malagak irabazitako lehiaketa eurenganatzea izango dute xede. Parte hartzaileen artean 309 talde Euskadikoak izango dira (42 Arabakoak, 158 Bizkaikoak eta 109 Gipuzkoakoak) Lehiaketa sistemaren lehen fasean erkidego bakoitzeko talde guztiak lehiatuko dira euren artean. Irabazten duen taldeak gainerako autonomi erkidegoetako onenen aurka lehiatu beharko da hiru taldeko sei multzotan banatuta. Fase horretako sei talde indartsuenek lortuko dute txapelketaren irabazlea zehaztuko duen azken ligaxkarako txartela.
Erdiko faserako txartela lortzeko aukerarik izan ez duten talde guztietako futbolarien artean selekzio bat osatzeko aukera izango du erkidego bakoitzak. Selekzio horiek beste txapelketa bat jokatzeko aukera izango dute.